THE FUTURE GAME™ Teknologia Edizioa DOT S. Coop.-ek, aurrerantzean DOT, garatutako proiektu bat da, BBK Banku-fundazioaren babesarekin. Proiektuaren helburua Bizkaiko gazteei hainbat gairen inguruan etorkizun positiboak irudikatzen laguntzea da. 2026-2027 aldian, proiektuak teknologiaren etorkizuna izango du aztergai.
Inkestan, hautaketa-prozesuan eta, hala badagokio, THE FUTURE GAME™ programan parte hartzea doakoa da, eta programaren antolakuntzak bere gain hartuko ditu kostu guztiak.
Baldintza hauek onartu eta formularioa bidaltzean, parte-hartzaileek beren erantzukizunpean baieztatzen dute emandako informazioa egiazkoa eta zuzena dela. Era berean, onartzen dute DOTek eta BBK Banku-fundazioak informazio osagarria eskatu ahal izatea, hautaketa-prozesua kudeatzeko edo THE FUTURE GAME™ garatzeko beharrezkoa denean.
DOT eta BBK Banku-fundazioa ez dira arduratuko izen-ematean informazioaren transmisioari eragin diezaioketen gorabehera teknikoengatik, ezta antolakuntzatik kanpoko arrazoien ondorioz parte-hartzaileen ekipamendu informatikoetan edo bertan gordetako informazioan sor litezkeen kalteengatik ere.
DOTek eta BBK Banku-fundazioak hautaketa-prozesua aldatzeko edo egoki iritzitako plaza-kopurua bete gabe uzteko eskubidea izango dute, proiektuaren inguruabarrek hala eskatzen dutenean.
Inkesta honen bidez emandako datu pertsonalak DOTek eta BBK Banku-fundazioak tratatuko dituzte, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB) 2016/679 Erregelamenduaren (DBEO) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoaren (LOPDGDD), arabera.
Datuen tratamenduaren helburu nagusia THE FUTURE GAME™ Teknologia Edizioan interesa duten pertsonen parte-hartzea kudeatzea izango da, honako hauek barne: inkesta egitea, hautaketa-prozesua, hautagaiekin harremanetan jartzea, esperientziaren faseak antolatzea eta proiektua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren komunikazioak egitea.
Era berean, parte-hartzaileak horretarako baimena eman badu, DOTek eta BBK Banku-fundazioak emandako harremanetarako datuak erabili ahal izango dituzte THE FUTURE GAME™ proiektuarekin lotutako informazioa, antzeko etorkizuneko deialdiak, jarduerak, esperientziak edo ekitaldiak eta proiektuaren helburuekin lotutako bestelako ekimenak jakinarazteko.
Etorkizuneko deialdiei, jarduerei edo ekitaldiei buruzko komunikazioak jasotzeko baimena borondatezkoa izango da eta edozein unetan kendu ahal izango da, horrek THE FUTURE GAME™ programaren edizio honetan parte hartzeko aukeran eraginik izan gabe.
Datuak DOTek eta BBK Banku-fundazioak erabiltzen dituzten sistema eta fitxategietan sartu ahal izango dira, aurretik adierazitako helburuetarako soilik, eta beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatuko dira haien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
Parte-hartzaileek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak, baita aurretik emandako baimena kentzeko eskubidea ere. Horretarako, DOT S. Coop.-era jo dezakete, Urkixo Zumarkalea 28, 4D, Bilbo helbidean, THE FUTURE GAME™ erreferentzia adierazita, edo hello@feeldot.com helbidera idatzita.
Interesdunek datuen babesaren arloko eskubideei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean.
Parte-hartzaile batek DOTi edo BBK Banku-fundazioari hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkio, datu horiek emateko beharrezko legitimazioa duela bermatzen du, baita pertsona horiei aldez aurretik datuen komunikazioaren eta tratamenduaren berri eman diela ere.
THE FUTURE GAME™ programan parte hartzean, webguneak edo plataformak cookie propioak eta hirugarrenenak erabili ahal izango ditu, saiokoak edo iraunkorrak, helburu teknikoekin, analitikoekin edo erabiltzaile-esperientzia hobetzeko, webgunean bertan ezarritako konfigurazioaren eta baimenaren arabera.
Erabiltzaileek nabigatzailea konfiguratu ahal izango dute cookieak onartu, baztertu edo ezabatzeko. Cookie jakin batzuk blokeatzeak webguneko funtzionalitate batzuen erabilera mugatu dezake.
Hautaketa-prozesuan, DOTek eta BBK Banku-fundazioak THE FUTURE GAME™ proiektuaren garapena kudeatzeko eta komunikatzeko beharrezkoa den informazioa erabili ahal izango dute, betiere datuen babesari buruzko araudi aplikagarria errespetatuz.
Azkenean hautatutako pertsonek proiektuarekin lotutako komunikazio- eta zabalkunde-jardueretan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, THE FUTURE GAME™ programarekin lotutako jardueretan argazkiak atera edo grabaketak egin ahal izango zaizkie.
Hautatutako pertsonek DOTi eta BBK Banku-fundazioari doako baimena emango diete beren izena, proiektuaren esparruan egindako ekarpenak eta irudia erabiltzeko, erreproduzitzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko, THE FUTURE GAME™ programarekin eta bi erakundeek garatutako jardueren zabalkundearekin lotutako informazio-, dibulgazio- edo sustapen-komunikazioetan, bai euskarri fisikoetan bai digitaletan.
Jardueretan sortutako bideoak, argazkiak eta gainerako ikus-entzunezko materialak DOTen eta BBK Banku-fundazioaren dokumentazio-funtsean sartu ahal izango dira, eta proiektua eta haren emaitzak komunikatzeko eta zabaltzeko erabili.
DOTek eta BBK Banku-fundazioak parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzeko konpromisoa hartzen dute, pertsona horiek hautatuak izan edo ez, salbu eta datuak erabiltzeko baimena dagoenean edo legezko betebeharren bat dagoenean.
Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, hautatuak izan ez diren hautagaitzen edukiak ez dira gehiago aktiboki erabiliko prozesu horretarako, eta legezko edo administrazio-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran soilik gordeko dira.
Debekatuta dago programan parte hartzearen ondorioz eskura litezkeen hirugarrenen datu pertsonalak baimenik gabe erabiltzea edo komunikatzea.
THE FUTURE GAME™ Teknologia Ediziorako hautatutako pertsonek bermatzen dute esperientzian borondatez aurkezten dituzten eduki guztiek —formularioak, dokumentuak, laburpenak, irudiak edo aurkezpenak barne— ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen eta, beharrezkoa denean, dagozkien baimenak dituztela.
Era berean, eduki horiek ezin izango dira iraingarriak edo laidogarriak izan, ezin izango dute indarkeria edo arrazakeria sustatu, ezin izango dituzte oinarrizko eskubideak edo askatasun publikoak urratu, ezta haur eta gazteen babesari buruzko araudia, intimitate pertsonala edo familiarra, ohorerako eskubidea edo aplikatzekoa den beste edozein arau urratu ere.
THE FUTURE GAME™ programan parte hartzeak eta programari lotutako edozein laguntza, beka edo ordainsari onartzeak ez du inolako lan- edo harreman juridikorik sortzen parte-hartzaileen, DOTen eta BBK Banku-fundazioaren artean.
DOTek, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean, programa bertan behera uzteko, atzeratzeko, eteteko edo luzatzeko eskubidea izango du, baita oinarri hauek osorik edo zati batean aldatzeko ere. Aldaketa esanguratsu oro behar bezala jakinaraziko da proiektuaren kanal ofizialen bidez edo www.feeldot.com webgunean.
Formularioa bete eta bidaltzean, parte-hartzaileek adierazten dute oinarri hauek eta THE FUTURE GAME™ programan parte hartzeko baldintzak irakurri eta onartu dituztela.
Inkesta betetzen duten pertsona guztiek, gero programan parte hartzeko hautatuak izan ala ez, Bilbao BBK Live 2027 jaialdirako 2 abonuren zozketan parte-hartze bat izango dute.
Zozketa THE FUTURE GAME™ proiektuaren, DOTen eta BBK Banku-fundazioaren arduradunen gainbegiradapean egingo da.
Zozketa 2027ko urtarrilean egitea aurreikusten da, proiektuaren azken sozializazio-aldiarekin bat eginez. Behin betiko data THE FUTURE GAME™ proiektuaren kanal ofizialen bidez jakinaraziko da.
Irabazleekin formularioan emandako posta elektronikoaren edo telefono-zenbakiaren bidez jarriko da harremanetan. Emaitza jakinarazi eta 10 egun naturaleko gehieneko epean erantzunik jasotzen ez bada, THE FUTURE GAME™ programak saria jasotzeko ordezko pertsona bat izendatzeko eskubidea izango du.
Programari, inkestari edo parte-hartze prozesuari buruzko kontsultak egiteko edo zalantzak argitzeko, idatzi hello@thefuturegame.org helbidera.
Oinarri hauek Espainiako legediaren mende daude.
Programarekin lotutako balizko erreklamazio edo kexak idatziz aurkeztu beharko zaizkio DOT S. Coop.-i, programan parte hartzeko azken egunetik gehienez hilabeteko epean.
Erakunde antolatzailea:
DOT S. Coop.
Urkixo Zumarkalea 28, 4D, Bilbo
I.F.K. F95743696